M0pq.jpg (4180 bytes)

Opinión 4x4

Los 20 mandamientos del 4x4 - Vasco

 


I Mendian zehar ez ibili; dauden bide eta pistak erabili gurpil arrasto berririk egin gabe.
II

Mantsoki ibili. Ahal ba da, 40km/ordukoa izango da abiadura haundiena. Bideak lehorrak daudenean hautsaldiak ez ateratzeko mantsoago ibili beharko da.

III

Ibiltariek, abereek, txirrindulariek,... lehentasuna dute beti. Beharrezkoa denenan eta haien ibilbidea errazteko, gure ibilgailua geldiaraziko dugu. Mendian ikusiko dugun jendea agurtzea oso komenigarria da, jende heldua garela erakusteko.

IV

Aurkituko ditugun langak, atakak, kateak, etab zegoen bezela utzi beharko ditugu; haien funtzioa abereak alde ez egitea izatez, itxirik egoten dira normalean.

V

Ibiak erabili soilik beharrezkoa denean. Errekak eta hibaiak zeharkatzeko zubia dagoenean derrigorrez erabili beharko da.

VI

Plastikozko poltsak haundiak eraman, aurkituko dugun zaborrak eta, baita guk sortuko duguna, jasotzeko. Gero, bueltatzerakoan, poltsak zabor ontzira botako ditugu.

VII

Ibilgailuko lehiatilatik ez bota ezer, zigarroak barne; azken hauek kotxeko hautsontzia dute lekua bueltako bidaia egiteko.

VIII

Legez kanpoko suak ezin dira piztu, gure mendietan suteen arrisku handia dagoelako, udaran bereziki. Sutea ikusi ezkero eta itzaltzeko modurik ezinean bagaude, agintari eskudunei abisatu beharko diegu.

IX

Zaratak eragozten du beti. Klaxona ezin da jo. Gogoratu behar da ere diskoteka batean ez gaudela, kontuz radiokaxetarekin beraz. Geldirik gaudenean ibilgailuaren motorra itzalita mantenduko dugu derrigorrez. Zarata atera gabe naturaren soinuak entzun ahalko ditugu.

X

Ibilgailuak likidoak ezin ditu galdu. Menditik ibiltzeko mantenimendua aproposa izango da kotxearena.

XI

Motorra puntu-puntuan egongo da beti. Ihes-tutuak ez ditu ke handirik botako behar, ez ta zaratarik haundia ere. Bota edo ateratzerakotan, kotxe berri batekoak, parekoak, izango dira.

XII

Ibilgailuen multzo haundiak ekiditu. Ehundaka lurrorotakoen autopista bilakatzeak mendia ez du zentzu haundirik. Partaidetza oso haundia ba da, taldeka ibili, 4-5 ibilgailuetakoak, taldeen artean tarte haundia utziz.

XIII

Asfaltorik gabeko mendibideak mantentzea gure helburuetako bat dela gogoratu. Bideak bere onean mantentzeko, eguraldiaren eraginez sortutako kalteak konpontzeko, ibilbidea ostopatzen dituzten harriak kenduko ditugu, edo ta bideko zuloak, ahal den neurrian, beteko ditugu. Errepidetik ateratzen garenean, gure jarrera normala izan behar da hau.

XIV

Soroak, larre eta landak errespetatu behar dira beti. Lursailek, zerbait abandonatutako itxura eduki arren, jabea dute dudarik gabe. Ezin dira, beraz, maniobrak egiteko erabili. Lursail hauek zapaltzeko, zeharkatzeko,... ez baimenik, ez ta eskubiderik ere ez dugula kontuan hartu behar da.

XV Nekazarien eta baserritarren "etxea" da mendia eta zu han gonbidatua zara. Beraiekin mantendu ditzakezun harremana begirunean oinarritu beharko duzu. Eta haiengandik zerbait ikasteko aprobetxatzen baduzu harreman hori, askoz hobe denontzat.
XVI

Bideen eta lursaileen jebeekin, edo ustezko jabeekin, liskarrak ekindin beharko dira, bidezkoak ez direlako. Zentzugabekeriaren bat somatzen bada, itxaron eta gerorako utzi, informazio osoa eta legediaren ikuspuntua eduki arte, hau bait da aritzeko jarrera egokiena.

XVII

Mendietako babestutako guneak bisitatzeko baimenak beharrezkoak izaten dira eta, derrigorrez, lortu beharko dituzu arauak betetzeko. Egia da legea alda dezakeela bainan indarrean daudenak errespetatzen.

XVIII

Aginteen (estatukoak, autonomikoak, munizipalak,...) aginduak errespetatu beti eta bidean zehar aurkituko dituzun seinaleak kontuan hartuz ibili.

XIX

Orain arte esandakoa laburbiltzen duen urrezko araua: menditik ibili zarela mendiak (eta abereak, eta nekazariak, eta baserritarrak,...) ez nabaritzea.

XX

Arau hauek banatu. Orri hau inprimatu eta zurekin mendira eraman, han bilatuko dituzun beste lurrorotakozaleei emateko. Kopiatu eta zuren webgunean jarri. Lurrorotakoaren etorkizuna erabiltzaileen heziketan oinarritzen bait da.